XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETAK

1. Formak ikasteko, pasa iraganera ondoko esaldiak:

1. Maite nauzula esaten duzu, baina ez nauzu zeure etxean hartzen.

2. Zure laguna al da etxera ekarri nauena?

3. Hori esan duzuenean ez nauzue batere poztu.

4. Hobera egin dudanean, gelaz aldatu naute.

5. Nork aukeratu zaitu gure buru?

6. Ez zaitugu guk baztertu, zeu joan zara.

7. Robertoren semea zarela jakinda, pozik hartu zaitut neure lantegian.

8. Ez dago aitzakiarik: zu izendatu zaituzte eta, beraz, zu zara gure alkate.

9. Gogor jo naute, baina nik ez diet hitzik esan.

10. Ohera bidali nau amak, baina ni kalera irten naiz.

11. Gauez ibili behar horrek kezkatzen nau.

12. Aprobatu duzula jakiteak lasaitu al zaitu?

13. Gauero, telebista aurrean jartzen naizenean, loak hartzen nau.

14. Mutil bikaina zaude; ondo mantentzen zaituzte, dudarik gabe.

15. Zu erabat sendatuta ikusteak izugarri poztu nau.

16. Beti presaka eta korrika ibiltzeak ez al zaitu nekatzen?

17. Arrazoirik gabe salatu naute.

18. Alkate aukeratu nautenean, dardarka hasi naiz.

19. Gartzelan ikusi zaitudanean, negarrez hasteko gogoa etorri zait.

20. Haserre nago ez nauzuelako behar bezala hartu.

21. Benetan maite zaituena alaba da.

22. Horren kolore txarrekoa ikusi zaitugunean kezkatu egin gara benetan.

23. Zergatik sartu nauzu istilu honetan?

24. Hori itxura!

Ederki astindu zaituzte!

25. Ni maite nautenek ez zaituzte zu maite.

2. Ondoko perpausetan falta diren hitzak iraganeko nor-nork formak dira, subordinazio-atzizki eta guzti batzuetan.

Bete itzazu.

1. Gurasorik gabe geratu nintzenean, aiton-amonek zaindu ...

2. Ezkongaietan pazientzia gutxiko gizona zinen.

Andregaiaren zain egon beharrak urduri jartzen ...

3. Izugarri harritu ... (ni ) zure hitzek.

Ez ziren errazak sinesten.

4. Eskerrak zeure etxean gorde ..., koska egingo zidan txakurrak bestela.

5. Autobusean sartzera nindoanean, norbaitek ukitu ... atzetik, baina jiratu nintzenean ez nuen inor ikusi.

6. Modu hartan aurkitu ..., izutu egin nintzen; gaixorik zeundela ematen zuen.

7. Eroria nenbilen, baina medikuak agindu zidan botikak zuzpertu egin ... eta orain askoz hobeto nago.

8. Zergatik egin zenuen astakeria hori?

Nork bultzatu ... horretara?